Gabonetako geldialdiaren ondoren, kalera irten dira berriz ere pentsiodunak

Baleike 2020ko urt. 13a, 18:14

Urteko lehenbiziko hitzordua izan dute gaur jubilatu eta pentsiodunek. 

Gabonetako geldialdiaren ondoren, pentsio duin eta publikoen aldeko protesta egin du berriz ere Zumaiako jubilatu eta pentsiodunen talde batek. Ohi bezala, Saregileen plazan elkartu eta manifestazioa egin dute ondoren, herriko kaleetan zehar.