Urtea hasi denetik sei langile hil direla salatu dute herritarrek

Baleike 2020ko urt. 11a, 13:21
Atzo iluntzeko elkarretaratzeko une bat

LAB sindikatuak dituen datuen arabera, 2020a hasi denetik sei langile hil dira Euskal Herrian. Hori salatzeko, atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuen hainbat herritarrek Magnolioan.

Urte berria 11. egunera iritsi da, eta dagoeneko sei langile hilak direla salatu du LAB sindikatuak. Protesta gisa, atzo iluntzerako elkarretaratzera deitu zuen sindikatuak, eta hainbat herritar elkartu zen Magnolioan, Beste langile bat kapitalak eraila. Euskal Herrian aldaketa ezkerretik lelo hartuta.

LABek dituen datuen arabera, 2017an 54 behargin hil ziren Euskal Herrian, 2018an 68, eta iaz 46.