'Mari Errauskin' haur antzerkiko saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2020ko urt. 7a, 12:03

Glu glu konpainiaren eskutik, Mari Errauskin haur antzerkia izango da igandean, Aita Mariko zine aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean.

Bi saio eskainiko ditu Glu glu konpainiak igandean, hilaren 12an. Eguerdian izango da bata, 12:00etan, eta arratsaldean bestea, 16:30ean. Saio horietako bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hemen hartu daiteke parte, ostegun eguerdia baino lehen. Gogoratu, parte hartzeko beharrezkoa dela bazkide izatea. 

Ostegunean emango dugu irabazleen berri. Zorte on!