2020/03/26 22:00etan

Zinea

Joker

Joker
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Todd Philips. Aktoreak: Joaquin Phoenix, Robert De Niro, Frances Conroy, Zazie Beetz, Brett Cullen, Dante Pereira-Olson. Iraupena: 118 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019.

Urteak joan urteak etorri, Joker Batmanen etsairik ikonikoena bihurtu da. Azkenean, Joker pertsonaiak bere film propioa lortu du, eta Joaquin Phoenix aktoreak beteko du haren rola; 25 kilo argaldu zen, eta bere egin zuen pertsonaia. Gizartetik baztertuta bizi da Arthur Fleck, eta haren bizitzako helburu nagusia jendeari barre eginaraztea da. Hainbat gertakariren ondorioz, mundua beste modu batean ikusten hasiko da Fleck.