Moilaberriko hormaren konponketa lanak datorren astean abiatzea aurreikusten du Portu Zuzendaritzak

Baleike 2020ko urt. 3a, 15:06

Moilaberriko horma batek eman egin zuen Urtezahar Gaueko eguerdian, eta betetzeko materiala Arroarrekara erori zen. Ordutik zuloa dagoen ingurunea balizatuta du Udaltzaingoak. 

Portu Zuzendaritzaren eskumena da horma konpontzea, eta Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, konpontze lanak datorren astean abiatzea aurreikusten du zuzendaritzak. 

Bitartean, balizatutako eremu hori errespetatzea eskatzen dute Udaletik.