San Silbestre lasterketa: denek irabazi dute gaur

Baleike 2019ko abe. 31a, 15:41

Munduko leku askotan bezala, Zumaian ere kirola eginez agurtu nahi izan dute urtea. 800 bat lagunek hartu dute parte gaur eguerdian korritu den San Silbestre lasterketan. 

Txikienetatik hasi eta helduetara. Gurasoei eskutik hartuta, edo lagunekin bikotea eginda; banaka gehienak. Korrika batzuk, patinetan besteak eta bastoiak eskutan ipar martxak eginez azkenak. Batzuk azkarragoak izan dira besteak baino; batzuk bere bizitzako denbora onena egingo zuten (edo ez), baina gehienek korrika egin dute korrika egiteagatik, egunerokotasuna alde batera utzita. Izan dira helmugara lehenak heltzen, baina gaur, askotan gertatzen ez den bezala, denak izan dira irabazleak.