Pauma saltokiak irabazi du 2019ko erakusleiho lehiaketa

Baleike 2019ko abe. 31a, 15:07

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian, behin San Silbestre lasterketa amaitu denean. 

Epaimahai bat ibili da saltokiz saltoki prestatutako erakusleihoak ikusten. Alex Oliden zinegotziak, Hogarreko presidente Arritxu Bidasorok eta Mikel Castellano argazkilariak osatu dute, besteak beste, epaimahai hau, eta lehen saria Pauma saltokiari eman diote. 300 euro jaso ditu erosketa txarteletan. 

Bigarren saria (200 euro erosketa txarteletan) Koketak irabazi du, eta herritarren saria (100 euro erosketa txarteletan) Monika ile-apaindegiak. Azken hau Facebook bidez emandako botoen bidez erabaki da.

Bozketa hauetan parte hartu duten herritarren artean 100 euroko beste sari bat eman dute. Ane Etxaniz izan da sari horren irabazlea.