Kimikarin zientzia tailerrerako taldeak osatu dira

Baleike 2019ko abe. 30a, 13:47

Kimikarin zientzia tailerrak egingo dira ostegunean eta ostiralean, urtarrilaren 2an eta 3an, alegia. 

Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta “ikasketa” eta “dibertsio” kontzeptuekin loturak sortuz.

Tailerra Alondegiko Oxford aretoan egingo da, 10:30etik 12:30era.

Taldeak izen-ematerako epea zabaldu eta berehala bete ziren. Beraz, azken orduan ez da izango izena emateko aukerarik.