Ainhoa Balenciaga bikain Lasarte-Orian jokatutako saltoen lehiaketan

Baleike 2019ko abe. 29a, 15:35

Ainhoa Balenciaga zaldun zumaiarra bikain aritu da Lasarte Oriako Miracampos zalditegian jokatutako saltoen elkarte arteko lehiaketan. Bi modalitatetan aritu da, eta bietako batean garaipena erdietsi du. 

Sastarrain Baserri Eskolako taldekide moduan hartu du parte Balenciagak lehiaketa honetan. Irrintzi izena duen bederatzi urteko euskal pottoka batekin lehiatu da, eta bi modalitatetan hartu du parte: 50 zentimetroko eta 80 zentimetroko saltoetan. Helene Serranorekin entrenatzen du gazte zumaiarrak, eta lehen aldiz lehiatu da Irrintzirekin. Hau izan da, gainera, lehiaketan parte hartu duen pottoka bakarra. 

Balenciagak eta Irrintzik garaipena lortu dute 50 zentimetroko altueran; 80 zentimetrokoan, berriz, ezbehar bat izan du eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan du.