Xisterako partidak jokatuko dira bihar eta etzi Aitzurin

Baleike 2019ko abe. 28a, 09:16

Gabon garaian ere pilota partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Bihar eta etzi xisterako norgehiagokak izango dira Zumaiako frontoian. 

Bihar, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, txikien txapelketako finalerdiak jokatuko dira, norgehiagoka hauekin:
1-Alan-Mikel / Amik-Igor
2-Erik-Marlen / Aratz-Josu

Astelehenean, berriz, 16:00etatik aurrera kadeteen semifinalak jokatuko dira:
1-B-taldea: Zumaia1/Berritxu2 eta Zumaia2/ Danok Bat
2-A-taldea: Zumaia1/Gernika eta Zumaia2/Markina