Banakako zesta punta txapelketako finala jokatuko du gaur Imanol Lopezek

Baleike 2019ko abe. 27a, 13:01

Gaur jokatuko da Banakako zesta punta txapelketaren finala, Berriatuako Mendibarren pilotalekuan. Aimar Aldazabalek edo Imanol Lopezek, bietako batek jantziko du irabazlearen txapela. Jaialdia 21:00etan hasiko da. 

Aldazabalek bi partida jokatu ditu finalera heldu aurretik. Final laurdenetan hiru set behar izan zituen Hormaetxeari irabazteko (12-10, 10-12, 5-4); finalerdietan, berriz, Olhari bi setetan irabazi zion (8-12, 9-12). Imanol Lopez zumaiarra, berriz, finalerdietan sartu zen jokoan eta Ludovic Laducheri bi setetan irabazi zion (12-5, 12-6). Adituen ustetan, 2017an irabazlearen txapela erdietsi zuen Lopez da aurtengoa irabazteko faboritoa. Bere bigarren banakako txapela izango litzateke, eta Aldazabalentzako lehena. 

Jaialdiari hasiera emango dion partidan Jon Mugartegi eta Ibon Aldazabal Christophe Olha eta Roberto Lekueren aurka arituko dira. 

Finala ETB-4k emango du bihar 13:00ak aldera.