Basque Team fundazioaren aitortza jaso du Iñigo Peñak

Baleike 2019ko abe. 26a, 14:38

Basque Team fundazioak urteak emandakoaren errepasoa egin zuen pasa den astelehenean Bilbon egindako Gabonetako jaialdian. Urteko kirolari onenei sariak eman zizkien, eta horien artean zen Iñigo Peña zumaiarra. 

Fundazioak emandako eguzkilore urdina jaso du Iñigo Peña piraguista zumaiarrak denboraldi honetan egindako lanarengatik. Denboraldi bikaina egin du Peñak, eta lortutako emaitzen artean aipagarrian pasa den abuztuan Munduko txapelketan lortutako zilarrezko domina da.