Gabonetako xake txapelketa jokatuko da gaur, Oxforden

Baleike 2019ko abe. 26a, 13:40

Kbi xake klubak antolatuta, Gabonetako xake txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. 14 urtez azpikoen partidak 16:00etan hasiko dira, eta helduena 18:15ean. 

Txapelketak parte hartze handia izango duela ziurtatuta dago. Antolatzaileek adierazi dutenez, 70 haur baino gehiago ariko dira 14 urtez azpikoen mailan. Helduetan, berriz, 30 bat lagunek eman dute izena.