ETBk Zumaiatik emango du gaurko meza, zuzenean

Baleike 2019ko abe. 25a, 09:05

Eguberri eguneko meza Zumaiatik emango du gaur ETBk. Elizkizuna 11:00etan hasiko da, eta zuzenean emango du Euskal Telebistako lehen kanalean. 

Pasa den asteburuko elizkizuna ere Zumaiatik eman zuten, eta hala izango da datorren asteburuan ere. Meza hilaren 28an grabatuko du San Pedro parrokian, eta igandean emango du 10:00etatik aurrera. 

Larunbateko mezaren ondoren merienda izango da haur, familia eta eliztarrentzat.