San Jose kaleko igogailuaren erabilera ordutegia luzatuko da urtarrilaren 2ra bitartean

Baleike 2019ko abe. 24a, 09:19

Abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra bitartean, San Jose kaleko igogailua gaueko 2:00ak arte egongo da erabilgarri.

Gaurtik hasi eta urtarrilaren 2ra bitartean, Beheko plaza, San Jose kalea eta San Joan egoitza lotzen dituen igogailuaren ordutegia zabalduko da. Hala, goizeko 6:00etatik gaueko 2:00etara erabili ahal izango dute herritarrek.