Nagore garaile Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2019ko abe. 23a, 20:29

Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Egunean Behin jokoko Nagore erabiltzaileak. 

Abenduaren 16tik 22rako astean Nafore izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du. (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat aldizkaria@baleike.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin). 

Gabon garaian atsedena hartuko dugu eta urtarrilaren 13an itzuliko gara opari gehiagorekin. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.