Autobusen eta trenen ordutegia Gabon Gau egunean eta Eguberri egunean

Baleike 2019ko abe. 24a, 08:39

Autobus eta tren zerbitzuen ordutegietan aldaketak izango dira Gabon Gau egunean eta Eguberri egunean. Bien kasuan azken zerbitzuen ordutegia aurreratuko da asteartean, eta asteazkenean beranduago hasiko dira. Ordutegi berberak izango dira Urte zahara gauean eta Urte berri egunean.

Zumaiari dagokionez, azken autobusen irteera ordua hauek izango dira Gabon Gau egunean, abenduaren 24an.

UK07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa 20:10

UK10 Zumaia-Donostia AP8 20:00

UK11 Zumaia-Donostia AP8 ospitaletatik 19:30

DB05 Ondarroa-Zumaia: Deba-Zumaia 19:45

Eguberri egunean, abenduaren 25ean, lehen autobusak hauek izango dira.

UK07 Zumaia Aizarnazabal-Zestoa

  • 12:35 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa *
  • 17:10 Zumaia-Aizarnazabal
  • 13:00 Zestoa-Aizarnazabal-Zumaia *
  • 17:30 Aizarnazabal-Zumaia

UK09 Zumaia-Donostia N-634

  • 10:30 Zumaia-Donostia *
  • 17:30 Zumaia-Donostia
  • 12:00 Donostia-Zumaia *
  • 18:00 Donostia-Zumaia

UK10 Zumaia-Donostia AP8

  • 16:55 Zumaia-Donostia
  • 17:55 Donostia-Zumaia

UK11 Zumaia-Donostia ospitaletatik

  • 11:00 Zumaia-Donostia ospitalak *
  • 17:15 Zumaia-Donostia ospitalak
  • 11:45 Donostia ospitalak-Zumaia *
  • 20:45 Donostia ospitalak-Zumaia

DB05 Ondarroa-Zumaia

  • 10:25 Mutriku-Zumaia *
  • 18:25 Mutriku-Zumaia
  • 11:10 Zumaia-Deba*
  • 19:10 Zumaia-Deba

Gaueko zerbitzua UK49G (abenduaren 25ean)

  • Zumaia-Donostia: 01:00, 02:00, 04:00 eta 05:00
  • Donostia-Zumaia: 02:00, 03:00, 05:00 eta 06:00

* Goizean zerbitzu hori bakarrik eskainiko da.

Trenetan ere aldaketak

Eguberrietako egunetara ordutegia egokitzeko helburuarekin, abenduaren 24an Euskotrenek linea guztietan tren zerbitzuen bukaera aurreratuko du. Era berean, abenduaren 25ean, berriz, goizeko zerbitzua gutxiko du eskainiko Euskotrenek, eta 17:30etik aurrera normaltasunez ibiliko dira.

Gabon gau egunean, azken trenak Donostiatik 18:20, 18:50, 19:20 eta 19:50 orduetan aterako dira. Zumaiatik Donostiarako azken trenak 19:30, 20:00 eta 20:30ean aterako dira. Bilborantza, berriz, 18:59an eta eta 19:·29an aterako dira. 

Eguberri egunean, Zumaia eta Donostia artean tren bat izango da eguerdiko 13:00etan, eta 17:30etik aurrera normaltasunez ariko da. Donostiatik Zumaiarako linean, berriz, 10:50ean tren bat izango da goiz partean, eta 16:50etik aurrera normaltasunez ariko dira. Deba alderantz joateko, berriz, orduero izango dira trenak Zumaiatik, 17:43tik aurrera (gogoratu Zumaia eta Deba arteko bidea autobusez egiten dela).

Autobus zein tren zerbitzuetan ordutegi aldaketa berberak izango dira hemendik astebetera, Urte zahar gauean eta Urte berri egunean.