San Pedro parrokia zabalik izango da goizez bihartik urte amaierara arte

Baleike 2019ko abe. 22a, 10:09

San Pedro parrokiak gordetzen dituen artelanak ikusteko aukera berezia izango da Gabon garai honetan. Bihartik urte amaierara arte goizetan zabalik izango da parrokia. 

Euskal Herriko nabe bakarreko gune gotiko ederrenetakoa du San Pedro parrokiak. Elizaren barruan, hainbat elementu nabarmentzen dira: Joan Antxietaren erretaula –monumentu nazional izendatua–, Quintín de Torreren Kristoa, gaur egun Euskal Itsas Museoan dagoen taula botiboa, eta bi aldeetako kaperak.

Horrez gain, Gabon garaiarekin lotuta jaiotza ere jarri dute elizan.

Parrokia zabalik izango da goizetan, 11:00etatik 14:00etara, hilaren 23tik 31ra arte.