Banakako txapelketako finala jokatuko du Imanol Lopezek

Baleike 2019ko abe. 21a, 18:04
Argazkia: Casandra Lopez

Berriatuan jokatzen ari diren zesta puntako banakako txapelketako finala jokatuko du Imanol Lopez puntista zumaiarrak. Finalaurrekoan bi setetan irabazi zion, atzo, Laducheri, eta Aimar izango du aurkari datorren ostiralean jokatuko den finalean. 

Ludovic Laduche pilotari lapurtarrak lan bikaina egin zuen final laurdenetako partidan, baina atzo ezin izan zuen ezer egin Lopezen aurka. Jokoaren alderdi guztietan dominatu zituen zumaiarrak, eta bi setetan irabazi zuen partida: 5-12 eta 6-12. Lopez finalerdietan sartu da txapelketan, eta erakutsi du bera dela txapelketa irabazteko faboritoa. 

Jaialdiko lehen finalaurrekoan Aimar Aldazabal eta Christophe Olha neurtu ziren. Lehenak irabazi zuen partida, bi setetan (12-8 eta 12-9), eta, ondorioz, bera neurtuko da Lopezen aurka finalean.