Gabonetako azoka berezia egingo da igandean eta astelehenean, Erribera kalean

Baleike 2019ko abe. 21a, 17:17

Pop up moduko Gabon Azoka antolatu dute Itxaso eta Esti Curiel ahizpek. Azoka berezi hau abenduaren 22an eta 23an egingo da Julio Curiel ileapaindegian (Erribera kalea, 2), bi egunetan, 10:00etatik 20:00etara bitartean. 

Herriko Gabon giroa aprobetxatu eta zerbait berezia eta ezberdina antolatzeko asmoarekin jarri dute martxa ekimen hau. Adierazi dutenez, helburua bertako inguruko herrietako diseinatzaile, artisau eta proiektu txikien erakusleiho izatea da. Bertako proiektuak bultzatzeko aukera ere eman nahi dute. Horretarako, ileapaindeak guztiz transformatu eta dekoratuko dute, eta Gabonetako azoka batean bilakatuko da. 

Ekimenean parte hartuko dutenak Mrlaspiur, Soia, Xiriandmiri, Irrimarra, Mimos, Casa Xaviera, Maite Diez, Bai Bidea, Basusta Loradenda, Julio Curiel eta Coro Prieto.

Sarrera irekia izango da guztientzat. Txikientzako eskulanen txokoa eta hainbat sorpresa ere prestatu dituzte.