84 urteko zumaiar bat hil da auto istripu batean

Baleike 2019ko abe. 20a, 21:45

Autoetako baten gidaria da hildakoa eta beste ibilgailuan zihoazen hiru emakume Donostia Ospitalera eraman dituzte, zaurituta, Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez.

Errepidea guztiz itxita egon da ia ordubetez. 19:20 aldera errei bat ireki dute eta txandaka pasoa ematen hasi dira trafikoari. Bidea garbitzeko eta trafikoa bere onera itzultzeko lanean jarraitzen zuten larrialdi zerbitzuek .

Auto istripu larria gertatu da 18:30 aldera Zestoan eta pertsona bat hil da bertan. Hildakoa 84 urteko gizonezko zumaiarra dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak. Arroa Behea eta Arroa Goia lotzen dituen errepide zatian gertatu da ezbeharra, Arroa Errekarako bidegurutzearen inguruan, GI-631 errepidean. Bi ibilgailuren arteko talka izan da eta auto gidarietako bat da hildakoa; beste ibilgailuan zihoazen hiru emakumek zauriak izan dituzte eta Donostia Ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, errepidea guztiz itxita egon da ia ordubetez. 19:20 aldera errei bat ireki dute eta txandaka pasoa ematen hasi dira trafikoari. Bidea garbitzeko eta trafikoa bere onera itzultzeko lanean jarraitzen zuten larrialdi zerbitzuek 20:30ean.