'Napardeath' pelikula emango dute gaur, Gaztetxean

Baleike 2019ko abe. 19a, 08:33

Zonbiak izango dira gaur protagonistak Zumaian, kultur arloari dagokionez, behintzat. Gauean, 22:00etan hasita, One cut of the dead pelikula japoniarra emango du Ostarrenak. Aurretik, Torreberri Gaztetxean, Napardeath pelikula ikusteko aukera izango da.

Katihotsak kolektiboak sortutako trilogiaren hirugarren partea da Napardeath. Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?

Saioa 19:00etan hasiko da, eta pelikula aurkezten izango dira haren zuzendariak.