Agirrek eta Egañak Gipuzkoako zesta punta txapelketako finala jokatuko dute, kadete mailan

Baleike 2019ko abe. 19a, 08:22
Argazkia: @GipuzkoaPilota

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira bihar, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Zumaiako bikote bat heldu da finalera, kadete mailan. 

Agirrek eta Egañak (Zumaia 3) Danok Bat klubeko bikotea izango dute aurkari kategoria honetan. Donostia Jai Alai eta Hondarribiko bikoteak neurtuko dira jubenil mailan, eta Danok Bat klubeko bi bikote nagusietan. Norgehiagokak 19:00etan hasiko dira.