Gabonetarako liburuen gomendioa, liburutegian

Baleike 2019ko abe. 19a, 08:12

Urtero garai honetan egin bezala, Zumaiako Udal Liburutegiak Gabonetarako liburu aukeraketa egin du. Alondegira hurreratzen direnek izango dute non aukeratu. 

Gida hau Alondegia kultur etxean aurki daiteke, eta gaurtik aurrera herriko liburudendetan ere eskuragarri egongo da.