2019/12/19 19:00etan

Zinema

Napardeath

Napardeath
Gaztetxea, Zumaia

Zonbiak eta karlistak izango dituzte gaztetxean, ostegunean. Napardeath pelikula emango dute, 19:00etan. Egileak ere bertan izango dira, lana aurkezten.

Sinopsia: Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?