Xistera Zirkuituko finaletik kanpo geratu da Unai Uranga

Baleike 2019ko abe. 17a, 08:46

Xistera Zirkuituko finalaurrekoak jokatu dituzte pasa den asteburuan, Mutrikun. Larunbatean Markina-Xemeinen jokatuko diren finalerako txartelak zeuden jokoan, eta parte hartu zutenen artean Unai Uranga zumaiarra zegoen.  

Hiru bikote aritu ziren leku bakarraren bila. Urangak Aaronek osatu zuen bikotea, eta Gonzalez-Manci eta Arbe-D. Mandiola bikoteak izan zituen aurkari. Kiniela modalitatean jokatu zuten finalaurrekoa. 

Gonzalezek eta Mancik kiniela ona egin zuten. Miarritzekoa eta Mutrikukoa ez ziren ongi hasi, atzean geratu ziren lehen tantoetan, baina behin bosgarrenetik aurrera hasi ziren gauzak ongi egiten. Hiru bikoteak hamargarren tantora arte pare samarrean joan ziren, baina hortik aurrera Gonzalez eta Manci jaun eta jabe izan ziren, finalerako txartela lortuz. 

Aaron-Uranga: 11

Gonzalez-Manci: 25

Arbe-D.Mandiola: 13