Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala zuzenean baleike.eus webgunean

Baleike 2019ko abe. 14a, 16:47

Donostiako Illunbe zezen plazan jokatuko dute finala, 17:00etan hasita. Uztarria.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da saioa, ETBren bidez.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute gaur Donostiako Illunbe zezen plazan, eta baleike.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da saioa, ETBren bidez. Jon Maia zumaiarra da finalean, eta harez gain, honako beste zazpi bertsolari hauek parte hartuko dute saioan: Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran. 17:00etan hasiko da final handia.