Pentsiodunen aldarria abenduko Baleike aldizkarian

Baleike 2019ko abe. 14a, 09:42

Ia bi urte daramate pentsio duinak eskatzeko astelehenero biltzen. Elkarretaratzeak egiten dituzte astelehen eguerdiro, eta hileko lehen astelehenetan manifestazioak. Pentsiodun hauek ez dute beraien aldarria alde batera uzteko asmorik, ez behintzat eskatzen duten pentsio duinak izan arte. 

Horren berri eman digute abenduko Baleike aldizkarirako. Pentsio urriekin bizi behar izaten duten bi emakumerekin ere egon gara beraien testigantza jasotzeko.

Agustin Zubimendi elkarrizketatu dugu zenbaki honetarako. Urte askotan Gabon Korua zuzendu du Zubimendik eta aurten erretiroa hartuko du. Denbora honetan bizitakoaz hitz egiten digu elkarrizketa honetan. 

Gabonetako Abesti Lehiaketa antolatzen duten Lore Esnal eta Marije Antiarekin ere egon gara. Zientzia eta inguruemeneko atalean biodibertsitateaz hitz egiten du Gonzalo Torrek, eta herrian zeuden harrobiez Imanol Azkuek.

Bazkideek jada jaso dute aldizkaria postontzietan. Gainerakoek ohiko saltokietan izango dute eskura, euro batean.