Zumaiako pentsiodunek Eusko Legebiltzarrera eraman dituzte beren eskakizunak

Baleike 2019ko abe. 12a, 14:33
Zumaiako pentsiodunak Madrilen, pentsio publikoen aldeko protestan.

Herriko pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Gasteizera atera da goizean goiz. Autobusa bete dute, Eusko Legebiltzarraren aurrean protesta egiteko. 

Zumaiako pentsiodunek eta jubilatuek betetako autobus bat Gasteizera abiatu da goizeko 8:15ean. Hego Euskal Herriko txoko ezberdinetatik joandako pentsiodunekin bat egin dute 11:00etan Eusko Legebiltzarraren aurrean, Eusko Jaurlaritzari bi eskakizun egiteko. 

Alde batetik, eska diezaiola Espainiako Gobernuari pentsio publiko eta duinak bermatzea. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak berak osatu ditzala pentsioak 1080 eurora iritsi arte, horretarako dituen ahalmenak erabiliz.