Lubakiko neguko ikastaroetan izena emateko epea ireki dute

Baleike 2019ko abe. 12a, 08:59

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez eta arratsaldez. Hiruhileko honetan gazteenen jarduerak indartu nahi ditu Kirol patronatuak.

Neguko hiruhilabeterako kirol eskaintza prestatu du Kirol patronatruak. Cycling, pilates, aerobic, total training, TRX, GAP eta zumba ikastaroak izango dira Lubaki kiroldegian, eta baita haurtxoen igeriketa eta helduen igeriketa ikastaroak ere.

Oraingo honetan, gazteenentzat eskaintza indartu nahi izan dutela iragarri dute Zumaiako Udaleko Kirol patronatutik, eta zentzu horretan, 13-16 urte bitarteko gazteentzat Fitness Gaztea ikastaroa sortu dute. Bertan, parte hartzaileek jarduera fisiko desberdinak egingo dituzte: TRX, GAP, cyclinga edota joko desberdinak, besteak beste. Gainera, haur zein gazteentzat zumba ikastaroak egongo dira.

Neguko jarduerek 2020ko urtarrilaren 7tik martxoaren 18ra iraungo dute. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez zein arratsaldez. Adin guztietako zumaiarrek parte hartu dezakete ikastaroetan, bazkideak direnek eta ez direnek.

Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek kiroldegian eman beharko dute izena.

Informazio orria: Ikastaroen zerrenda, ordutegia eta prezioak