Euriak ere ezin izan du baretu herriko pentsiodunen aldarria

Baleike 2019ko abe. 9a, 15:38

Zumaiako pentsiodun talde bat beste astelehen batez elkarretaratu da pentsio duinak eskatzeko. Euria egiten zuenez, estalapean gorde dira.

Pentsiodunen gaia ekarri dugu abenduko Baleike aldizkarira. Aste honetan banatuko diegu bazkideei, eta ohiko saltokietan ere salgai izango da.