'Margolaria' pelikula emango du Ostarrenak gaur zine forumean

Baleike 2019ko abe. 5a, 08:50

Euskararen Eguneko egitarauaren baitan, Oier Aranzabalek zuzendutako Margolaria pelikula ikusteko aukera izango da gaur Aita Mari zinean. Saioa 22:00etan hasiko da. 

Mikel Urdangarin musikaria Alain Urrutia margolariarekin hitz egiten ari da Skype bidez. Urrutiak koadro bat oparituko dio kantariari, baina baldintza bat jarriko dio: Londresera joan beharko du bila, eta itsasontziz.

Bidaia fisikoaz baliatuta, dokumentalak sorkuntza prozesura bidaiatzea proposatuko dio ikusleari. Bere lanaz bizi nahi duen artista batek bere barneko labirintoan nola bilatzen duen erakutsiko dute, Londrestik, Okinawara (Japonia), sorkuntza bera bidaia bat delakoan.