Istripua izan da AP8 errepidean, bi autok elkarren aurka talka eginda

Baleike 2019ko aza. 30a, 15:27

Momentuz, adin txikiko bat Zarauzko anbulatoriora eraman behar izan dute. 13:00 inguruan gertatu da ezbeharra.

Istripua izan da AP8 autobidean Zumaia parean, Irungo noranzkoan. Bi autok elkarren aurka talka egin dute eta, momentuz, artatu bakarra dago ertzaintzaren arabera; adin txikiko bat Zarauzko anbulategira eraman dute. 

Bi autoetako batek erremolkea zeraman, eta lau kilometroko auto-ilarak eragin ditu istripuak. Garabia bat joan da bertara autoak erretiratzera, baina arazoak izan ditu bere lana egiteko eta bigarren garabia bat bidean da.