‘Resolute’ ontzia itsasoratu du Astilleros Balenciagak

Baleike 2019ko aza. 26a, 17:15

[EGUNERATUTA] 'Resolute' izeneko arrantzaontzia uretaratu du gaur Astilleros Balenciaga enpresak. 

Castlehill izeneko arrantza konpainiarentzako egindako ontzia da gaur uretaratu dutena. 70 metroko luzera du, eta arrasteko arrantzan ariko da Ipar Itsasoan. Izen bereko beste ontzi bat ordezkatuko du, eta 2020ean emango dio Balenciagak armadoreari.

Oharra: Argitaratutako lehen albistea oker zegoen. Groenlandiarako zela zioen, eta ez da hala. Balenciagan egingo duten hurrengo ontzia da Groenlandiatik eskatu dutena. Barkatu endredoak.