Kauldi Odriozola jardunaldiko zazpiko onenean, Champions League-en

Baleike 2019ko aza. 26a, 09:12

Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak sekulako partida jokatu zuen pasa den larunbatean, Bidasoarekin, Lisboako Sporting taldearen aurka. Zortzi gol sartu zituen guztira, eta berea izan zen 32nako berdinketakoa, partida amaitzeko segundo baten faltan lortutakoa. 

Lisboako taldearen aurka lortutako berdinketari esker, Irungo klubak Champions Leagueko multzoko lidergoa ziurtatu du. Ez hori bakarrik: azken jardunaldiko zazpiko onenean sartu dute Odriozola, eskuin hegaleko onena bezala. Partida amaitzear zela sartutako gol hori izan da, gainera, Championseko agintarien ustez jardunaldiko gol onena.  

Denboraldi itzela ari da egiten Odriozola, eta Champions Leaguen lotura honetan eman daitezke bere aldeko botoak, hemen.