Deskontu bereziak eta zozketak, 'Ostiral beltza' aste berezian

Baleike 2019ko aza. 23a, 10:06

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 'Ostiral beltza' aste berezia ospatuko du datorren astean. 

Azaroaren 25etik hasi eta 29ra bitartean, Ostiral beltza aste berezia ospatuko dute Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteko kideek. Hala, denda bakoitzak promozio bereziak eskainiko ditu egun horietan zehar. 

Horrez gain, sare sozialetan jarriko duten zozketan parte hartzen duten guztien artean, 100 euroko bi erosketa bono zozkatuko dituzte (bat Instagramen eta bestea Facebooken). Gertutik jakinarazi dutenez, abenduaren 2tik 8rako astean egingo dute zozketa.