Hiru pertsona erreskatatu dituzte uretatik Orroaga inguruan

Baleike 2019ko aza. 21a, 09:07
Artxiboko irudia

Olatu handiak zeuden atzo arratsaldean, eta horietako batek surflari bat, argazkilari bat eta uretako moto-gidaria kolpatu zituen. Redymar denda nautikoko motor batek erreskatatu zituen.

Asteazken arratsaldean, atzo,  hiru pertsona erreskatatu behar izan zituen Redymar denda nautikoko moto batek. Orroaga inguruko uretan. Zumaia eta Getaria artean surfean ari zen lagun bat, eta hari laguntzen zegoen uretako motoa, olatu handiak baitaude egunotan. Surflaria, moto gidaria eta harekin zegoen argazkilaria, hirurak bota zituen olatu batek.

Getariako portutik abiatu ziren Gurutze Gorriko kideak laguntzera, eta onik atera zituzten hirurak uretatik. Felix Zubia Gurutze Gorriko boluntarioak ETB2ko kazetariei azaldu zien normalean olatu handiak daudenean surflariek uretako motoen laguntza izaten dutela, eta zaila dela jakitea atzokoan zer gertatu zen; motoak akats mekanikoa izan ote zuen, edo beste zerbait gertatu ote zen.

Erlazionatuak