Pentsio duin eta publikoen aldeko aldarria kalera atera dute

Baleike 2019ko aza. 18a, 13:16

Astelehenero bezala, Zumaiako pentsiodunen talde batek elkarretaratzea egin du, pentsio duinak eskatzeko.

Zumaiako pentsiodun talde bat Kofradian elkartu da, astelehenero bezala, pentsio duinak exijitzeko. Ia bi urte daramatzate borrokan, eta oraingo eta etorkizuneko pentsio duinen sistema publikoa legez bermatu arte, mobilizazio gehiagorekin erantzuteko asmoa azaldu dute.