Donostian larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzera dei egiten dute Zumaiako pentsiodunek

Baleike 2019ko aza. 12a, 20:23
Larunbat honetan, 17:00etan, Gipuzkoako Pentsionisten Plataformek antolatuta, manifestazioa abiatuko da Donostiako Alderdi Ederretik pentsio publiko duinak aldarrikatzeko.
Eskaera zehatzen artean, besteak beste, pentsioak gutxienez 1.080 eurokoak izatea dago eta lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurora iristea ere eskatzen da. "Azken eskaera hau estuki lotuta dago etorkizuneko pentsioen nahikotasunarekin, harreman zuzena dagoelako soldaten eta pentsioen duintasunarekin", adierazi du Zumaiako pentsiodunen ordezkaritza batek. Horrez gain, larunbateko manifestazioan parte hartzera deitzen dute.