Haurren minbiziaren kontrako ongintza partida jokatuko dute Goikoetxeak eta Lopezek

Baleike 2019ko aza. 10a, 12:02

Aspanogik antolatutako haurren minbiziaren kontrako III. ongintza partida jokatuko dute azaroaren 23an, larunbata, Donostiako Balda frontoian. Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrek hartuko dute parte bertan, beste pilotari batzuen artean. 

Hiru bikotek hartuko dute parte Aspanogiren aldeko jaialdian: Goikoetxea-Urtasun, Egiguren-Lopez eta Olharan-Etxeto bikoteek, hain zuzen ere. 16:00etan hasiko da jaialdia haurren kinielarekin; profesionalen partidak ordu bete geroago, 17:00etan, hasiko dira.

Sarrerak 10 euroan izango dira salgai helduentzako, eta 5 euroan haurrentzat. Jasotako dirua oso osorik dohaintzarako izango da. Partidetara joan ez, baina diruz lagundu nahi dutenek 0 ilara bidez egin dezakete ES82 3035 0197 13 1971027777 kontu korrontean diru sarrerak eginda, edo 943 24 56 20 / 656 75 52 21 telefono zenbakietara dei eginda.