Beheko Plazak Hernanin abestuko du larunbatean

Baleike 2019ko aza. 6a, 17:55

Agustin Zubimendi zuzendari duen Beheko Plaza abesbatzak Hernanin abestuko du larunbatean.

Emanaldia 19:00etan izango da Hernaniko La Milagrosan, eta, elkartrukeko kontzertua izanda, zumaiarrekin batera Hernaniko Goizeguzki abesbatzak ere kantatuko du.