Telefono konpainia batzuen zerbitzua etenda dago bart gaueko ekaitzaren ondorioz

Baleike 2019ko aza. 6a, 08:57
Endoiako errepikagailua kaltetuta, tximista batek jo ondoren

Euskaltel, Orange, Masmovil eta Vodafone telefono konpainien zerbitzua erorita dago atzo gauetik, ekaitzaren ondorioz. 

Gauean zehar izandako ekaitzak eragina izan dute telefono konpainia batzuren zerbitzuan. Tximisten eraginez, Euskaltel, Orange, Masmovil edota Vodafone konpainien zerbitzua erorita dago bart gauetik. TDT bidez eskaintzen den telebista zerbitzuetan ere eragina izan du ekaitzak. 

Arazoak egunean zehar konpontzea espero da.