Telmo Deuneko emakumeek datorren astelehenean hasiko dituzte entrenamenduak

Baleike 2019ko aza. 5a, 14:14

Telmo Deun arraun elkarteko emakumeek datorren astelehenean, hilaren 11n, hasiko dituzte entrenamenduak. 

16 urtetik gorako emakumeei egiten diete deia. Hitzordua 19:00etan jarri dute arraun elkarteak Itsas kiroldegian duen lokalean. 

Gizonezkoek dagoeneko hasi dituzte denboraldi berrira zuzendutako entrenamenduak. Atzo elkartu ziren Itsas kiroldegian entrenamenduak hasteko.