Gizonezko bat hil da Talaipe parean ibaira erorita

Baleike 2019ko aza. 3a, 21:41

84 urteko gizonezko bat zendu da Zumaian, Talaipe pareko pasealekutik ibaira erorita.

Gizonezko bat hil da Talaipe parean konortea galdu eta ibaira erorita. [Zuzenduta] Berekin paseatzen ari zen 83 urteko lagunak bi aldiz pentsatu gabe uretara salto egin eta gizona uretatik ateratzea lortu du. Udaltzainen laguntzarekin  berpizten saiatu diren arren, zoritxarrez ez da posible izan.