[GUTUNA] Txakurren kakak direla eta

Bittor Bengoa Altuna 2019ko aza. 3a, 09:25

Argazki hau joan den ostegunean (Urriak 31n) ateratakoa da Erribera kalean.

Uste dut txakurrak ditugun gehienok jaso egiten ditugula beraien kakak. Halere askotan ez da horrela izaten eta irudian ikusten diren bezalako "loreak" hankapean azaltzen zaizkigu. Nik behintzat txakur horien jabeen jarrera ikusita auzo-lotsa sentitzen dut.

Zure txakurraren kakak zuk jaso behar dituzu!