Langile baten kaleratzea salatzeko, elkarretaratzea egin dute Otezuri egoitzan

Baleike 2019ko aza. 2a, 15:04

Otezuri adinekoen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, langile ordezkarien batzordeak deituta. Kaleratu duten langileari "babesa adierazteko" bildu ziren.

Ondoko oharra irakurri zuten atzoko elkarretaratzean:

"Otezuriko lankidearen berehalako kaleratzearen aurrean, Matia Fundazioa enpresak kontratu hau amaitzeko izan dituen moduekiko harridura eta desadorastasuna adierazi nahi dugu.

Erabaki hori hartzera eraman dituen arrazoiak alde batera utzita guretzat onartezina da bederatzi urte baino gehiago lanean modu profesionalean aritu den persona batekin horrela jokatzea. Erabilitako moduak espekulazio eta zurrumurruak besterik ez ditu sortzen langileen, egoiliarren eta senitartekoen artean langilearen prestigio profesionala kaltetuz. Inongo profesionalek merezi ez duen zerbait.

Azaroaren 1ean bildu ginen langile, egoiliar eta senitarteko talde bat gure babesa adieraziz kaleratutako lankideari. Eskerrik asko bertaratu zinaten guztioi!

Otezuriko langile ordezkarien batzordea".