Alondegia itxita egongo da zubian

Baleike 2019ko urr. 29a, 11:26

Datorren ostirala, azaroak 1, Santu guztien eguna izanik, Alondegia kultur etxeko liburutegia eta bulegoak itxita egongo dira. Horrez gain, larunbatean ere ez dira zabalduko. Hala ere, astelehenean ohiko ordutegian itzuliko dira.

Oxford aretoko erakusketa, aldiz, zabalik egongo da baita zubian ere, 18:00etatik 20:00etara. Izan ere, etzi zabalduko da Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa azaroaren 17ra bitartean, eta egun horietan zehar arratsaldero ikusi ahal izango dira Distira elkarteko argazkilarien lanak.