'Downtown Abbey' pelikula emango dute asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2019ko urr. 26a, 17:20

Pelikula bakarra emango dute asteburu honetan Aita Mari zinean, telebista saio batetik sortutako 'Downtown Abbey', hain zuzen ere. 

Larunbatetik igandera bitartean emango dute pelikula hau, ohiko ordutegian: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Hemen ikus daiteke trailerra.