Iñaki Osa Goikoetxeak ez du banakako txapelketa jokatuko

Baleike 2019ko urr. 23a, 21:15

Iñaki Osa Goikoetxea pilotari zumaiarrak uko egin dio abenduan Berriatuan jokatuko den Banakako txapelketa jokatzeari. Binakako txapelketara mugatuko dela iragarri du.

El Diario Vasco egunkariak eman du albistea: Goikoetxeak ez du jokatuko abenduan zehar Berriatuan egingo den banakako txapelketa, eta aukera emango die beste pilotarie txapel hau irabazteko. Binakako txapelketan zentratuko dela adierazi du hamabi aldiz Euskadiko txapelketa irabazi duen pilotariak. Goikoetxeaz gain, maila handiko beste pilotari batzuek ere uko egingo diote banakakoari.

Asteburu honetan pilota partidak izango ditu Iñaki Osa Goikoetxeak. Hala, larunbatean Donostia Opena jokatuko du, Irastorzarekin, Egiguren II.a eta Imanol Lopez herritarraren aurka. Astelehenean Gernikako festibala jokatuko du, Inzarekin, Beaskoetxea eta Lopezen aurka.