Kimetz Etxabe eta Jurgi Etxabe laugarren izan dira Europako txakurkros txapelketan

Baleike 2019ko urr. 21a, 10:37

Europako txakurkros txapelketa jokatuko dute asteburu honetan Belgikako Chevetogne herrian. Kimetz Etxabe eta Jurgi Etxabe anaia zumaiarrek hartu dute parte bertan. 

Biek ere junior mailan hartu dute parte, baina Jurgik 3 kilometroko distantzian, eta Kimetzek 5ekoan. Jurgik Trier txakurrarekin korritu du, eta Kimetzek Pegassorekin. Bi egunetan jokatu dituzte probak: larunbatean laugarren izan zen Jurgi eta Kimetz bosgarren; igandean, aldiz, Kimetz hirugarren izan zen, eta Jurgi bigarren. Sailkapen orokorrean, laugarren izan dira Jurgi zein Kimetz.